XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

- Bokalak:

Talde politiko bakoitzeko ordezkari bat.

HAEEko (Herri Arduralaritzako Euskal Erakundeko) ordezkari bat.

HAEEko ordezkari bat euskara probarako.

Bergarako Udaleko kontuhartzailea.

Enpresa Batzordeko ordezkari bat.

- Idazkaria: Udalekoa edo berak delegatzen duen funtzionaria.

Epaimahaiko kideak aginte deitzaileak edo berak delegatzen duen pertsonak izendatuko ditu eta haien izendapena Gipuzkoako ALDIZKARI OFIZIALEAN eta Udaletxeko iragarki taulan argitaratuko da.

Izangaiek haiek errekusatu egin ditzakete Administrazio Prozedurari buruzko Legeak 20 eta 21. artikuluetan aurrikusitako zirkunstantziak ematen direnean.

Egoki eritzitako probetan epaimahaiak dagokion gaian adituak diren aholkularien lankidetza eska dezake.

8. Hautaketa prozedura.

Izangaiak hautatzeko prozedurak hurrengo aldiak izango ditu:

a) Oposizioaldia.

b) Lehiaketaldia.

Izangaiak ariketa bakoitzerako deialdi bakarrean izango dira deituak, behar bezala zuritutako eta epaimahaiak libreki balioetsitako ezinbesteko kasuetan izan ezik.

- Oposizioaldia.

Ondoren aipatzen diren ariketez osatuko da:

Lehen ariketa: derrigorrezkoa eta baztertzailea, epaimahaiak proposaturiko idatzizko eta ahozko proba batzuk egitean datza, galdaturiko euskarako ezaguera kreditatzeko.

Gai edo ez gaitzat kalifikatuko da.

Bigarren ariketa: derrigorrezkoa eta baztertzailea izangai guztientzat.

Deialdiarekin batera doan programari buruz (I eraskina) epaimahaiak erabakitzen duen gaia edo gaiak, nahiz eta bertako epigrafe konkretuari atxiki ez idatziz azaltzean datza.

Gehienez ere 10 punturekin baloratuko da, lehiaketaldira pasatzeko gutxienez 5 puntu lortu behar direlarik.

- Lehiaketaldia.

Lehiaketaldi honetan hurrengoak baloratuko dira:

Esperientzia antzeko lanpostuetan, 2 puntu, gehienez ere.

Zerga alorreko ikasketa espezifikoak, puntu bat, gehienez ere.

Bergaran bizi izatea 1990eko abenduaren 31 baino lehenagotik, 0,5 puntu.

9. Onartuen zerrenda eta izendapena.

Behin oposizioaldiko ariketak eta lehiaketaren balorazioa amaituz gero, epaimahaiak onartuen zerrenda puntuazio ordenaren arabera argitaratuko du, horiek ezin dutelarik deitutako plaza kopurua gainditu eta zerrenda hori Udaleko Lehendakaritzari igorriko dio, puntuaziorik onena duen izangaiaren alde izendapen proposamena eginez.

Hautatutako izangaiari sei hilabeteko kontratua egingo zaio epe hau iraganik, Korporazioak aurrekoa moztu, luzatu edo etengabeko kontratu bilakatzea erabakiko du.

10. Gorabeherak.

Epaimahaiak baimena du aurkezten diren zalantzak aritzeko eta lehiaketa-oposizioa ondo joan dadin beharrezko erabakiak hartzeko oinarri hauetan aurrikusten ez den guztian.